Lau fasek (gai garrantzitsuak identifikatzea; barruko eta kanpoko analisia; helburuak, xedeak eta estrategiak finkatzea, eta ekintza planak) osatutako Plan Estrategiko hau 1992ko martxoan onartu zen, Bilbao Metropolitarra biziberritzeko asmoz, erakunde publiko eta pribatuen konpromisoari eta lankidetzari esker. Horrek azpiegitura estrategikoak abiaraztea eta betearaztea ekarri zuen, eta 90eko hamarkadan, hobekuntza nabarmenak ekarri zituen mugikortasun, hirigintza, ingurumenaren lehengoratze eta kultur zentralitatearen alorretan.