Bilbao Metropoli-30 Elkarteak izaera parte-hartzailea duen 2035 Gogoeta Estrategikoaren beste fase bat jarri zuen abian erakunde elkartuekin batera, 2017-18 ekitaldian proiektu horren aurrerapenak aurkeztu ondoren, 2018ko ekainaren 4ko Ohiko eta Ezohiko Batzar Nagusian. Parte hartzeko prozesu hori hainbat lan-lerrotan kokatu zen; lan-lerro horiek Bilbao Metropoli-30eko bazkideek egindako ekarpenetatik sortu ziren, Bilboko metropoli-arlorako ezarritako etorkizuneko ikuspegiaren funtsezko elementu estrategikoen barruan. Prozesu honen helburua da modu partekatuan hausnartzea, etorkizuneko helburuak aztertzea eta gako-aldagai bakoitzaren barruko ildo estrategikoen inguruko proiektu zehatzak proposatzea. Horretarako, hainbat talde osatu ziren.
Marko horretan, eta 2018ko urriaren 30eko irteera-bileratik aurrera, gai bakoitzarekin harreman zuzena zuten eragile instituzional, sozioekonomiko, akademiko eta gizarte zibilaren ordezkatzaileei dei egin zitzaien, ezagutza partekatzeko eta partekatutako gogoeta horretan zehazten ziren helburu estrategikoak lortzen lagunduko zuten helburuak eta ekimenak proposatzeko. Hori aurrera eramateko, talde hauek eratu ziren: Ongizatea batera sortzea; Sustainable future; Metropoli-lurralde interkonektatu eta adimentsua; Enplegua sortzen duten ekonomia berriak; Itsasadarra eta sareak; Gobernantza partekatua metropoli-espazioetan; Komunitatea; Nortasuna eta hiria.
“Bilbao Metropolitarra 2035 Hausnarketa Estrategikoa eta Agertokien Analisia” dokumentua.