Misioa

  • Proiektuarekin konprometituak dauden liderrak identifikatu eta erakarri behar dira.
  • Haien ideiak bideratzeko aukera eman behar da, proiektue-tan irudika daitezen, eta errealitate berritzaile bihurtu; hala, Bilbao Metropolitarrerako eta Euskadirako ahalik eta aberastasun handiena ekarriko dute, gizartearen eta eko-nomiaren eremuan.
  • Hausnarketa estrategiko bat bultzatu behar da, etengabe hiritar guztien bizi-kalitatea hobetu ahal izateko, eta haien balioak, historia eta idiosinkrasia errespeta daite-zen.

Ez dugu kultura positibo bat garatu epe ertain eta luzera begira. Estrategiak diseinatze-rakoan, “dena ala ezer ez” izan ohi da planteamendua, eta, kasurik onenetan, jarraikortasun fatalistaren idea hautatzen da; horixe da, hain justu, nola-halako erakunde eta elkarte asko eta askoren bereizgarria. Profesionalen garaia da, eta, beraz, urrundu gaitezen sinplifikazio murriz-taileetatik; nahasmena baino ez dute ekartzen, eta arazo konplexuak kon-pondu behar dituztenek konpon-bidea bilatzeko duten gaitasuna ukatu baino ez dute egiten.