Jarduera-printzipioak
Funtsezko Balioen praktika zuzena ez da toki abstraktuetan gauzatu behar, eszenatoki birtualetan, gure eguneroko inguruneetan baizik. Horregatik da beharrezkoa Gizarteko hainbat eremutarako Jarduerarako Printzipioak zehaztea: batetik, pertsona gisa osatzen ditugun eremuetarako (Gazteria, Emakumeak, Langabeak, Hirugarren Adina…), eta, bestetik, zeharka baino osatzen ez baditugu ere, geure eraginpean dauden eremuetarako (Unibertsitatea, Enpresa, Administrazioa, Gizarte-erakundeak…).
Adibide gisa, bi pertsona-kolektibo aztertu ditzakegu, hain justu, gizarte eta ekonomiako joera berri honetara ezinbestean ekarri beharreko pertsonenak: gazteria eta aktibo dauden pertsonak.
Izan ere, gazteriak eratu behar du etorkizuneko gizartea, lorpen berrien onuraduna izango baita, eta, horregatik, gizarteak hauxe eskatu behar dio:
- Trebakuntza ona edukitzeaz arduratu dadila, eta, ahal badu, modu bikainean treba dadila.
- Trebakuntzarako aukera-berdintasuna exijitu dezala, eta gailentzen direnak errekonozitu ditzala.
- Oinarrizko ezagutzetan treba-kuntza sakona har dezala. Ez dakigu hemendik 10 urtera zein izango diren ogibideak; oinarrizko ezagutza sendoekin baino ezingo dute behar bezala garatu.
- Autentikotasuna praktikatzen treba dadila, eta ingurukoak direnagatik balioetsi ditzala, ez daukatenagatik.
- Zuzena izan dadila (eta, horretarako, ezarritako egoera ez onartzera behartuta egongo da), joera-aldaketetan aktiboki parte har dezala, eta arriskuak hartu.
Aktiboan dauden pertsonei, hots, lan bati esker beren beharrak ase ditzaketenei, hauxe eskatu behar die etorkizuneko gizarteak:
- Profesionalak izateko ardura eta eskuzabaltasuna beren gain har dezatela, nork bere enpleguko eginkizunak betetzeko behar dituen diziplinak mendera ditzala, eta lanik ez dutenekin elkartasuna izan dezatela; hots, langabeziaren aurkako era guztietako ekintza erradikaletan modu aktiboan parte har dezatela.
- Egoera egonkorrean edo zuzendaritza-lanpostuetan daudenei, eskatuko zaie arriskua eta arduraren binomioaren alde apustu egin dezatela, eta ez segurtasunaren eta uniformetasunaren alde.
- Funtzio Publikoan daudenei, Administrazioaren erreforman lagundu dezatela, hiritarrei kalitate goreneko zerbitzu publikoak eman ahal izateko.
Halaber, etorkizuneko gizarteak joera bat goitik behera aldatu beharko luke: gure herrialdeko ekonomia eta industriari ahulezia handia eragiten dioten zenbait interes “bultzatu” ordez, gaitasun tekniko eta etiko handiko pertsona eta taldeak bultzatu beharko lituzke, epe ertain eta luzeko proiektuen ardura hartzeko prest dauden pertsonak, betiere, ekonomia eta industriaren sarea birsortzeko helburuarekin.