Gure metropoliaren ikuspegi estrategikoa

Bilbao Metropoli-30ek “gure metropoliaren ikuspegi estrategikoa” gaiari buruzko mahai-ingurua antolatu du, eta bertan parte hartuko dute Bilbo, Barakaldo eta Getxoko alkateek, gure metropoli-eremuko biztanle gehien duten hiru udalerriek, gai horri buruz duten ikuspegia partekatzeko.

Urriaren 19an izango da, 9:30etik 10:30era, Azkuna Zentroko Bastida Aretoan.

Metropolien Munduko Egunean egingo da ekitaldia, Metropolisek eta ONU-Habitatek sustatuta. Edizio honen leloa “erresilientzia pertsona guztientzat: Covid-19tik haragoko metropoli zaintzaileak sortuz” da, metropoli bidezkoagoak, erresistenteagoak eta oparoagoak eraikitzeko ekintza kolektiboa sustatzeko.

Argazkiak:

Gure metropoliaren ikuspegi estrategikoa (galeria)

Bideoa: