CXIII Encuentro BM30 Topaketa
Bilboko Udalak eta Petronorrek bultzatutako Sustainable Urban Mobility Congress Kongresuaren markoan, Bilbao Metropoli-30 elkarteak CXIII. BM30 Topaketa antolatu du otsailaren 21erako (10:10etik 11:10era), Bilboko Euskalduna Jauregiko A3 aretoan.
Topaketaren xedea da “Mugikortasun jasangarria smart hirietan: etorkizun metropolitarraren gako estrategikoaren ikuspegia” gaiari buruzko eztabaida Kongresuari eskaintzea.
Egitarauan, Pilar Elejostek, Deustuko Unibertsitateko DeustoTech Mobility-ren arduradunak, hartuko du parte moderatzaile gisa, eta panelean hizlari hauek parte hartuko dute:
- Idoia Postigo, Bilbao Metropoli-30en zuzendariorde nagusia
- Aitziber Irigoras, Durangoko alkatea
- François Fischer, ERTICO – ITS Europe Berrikuntza eta Garapenerako kudeatzaile seniorra
- Itziar Epalza, Euskadiko Teknologia Parkeen Sarearen zuzendari nagusia
Sustainable Urban Mobility kongresuan bost kontinenteetako 40 aditu eta ordezkari baino gehiagok hartu zuten parte. Bertan eztabaidatutakoen ondorio nagusiak Bilboko Adierazpenean bildu dira. Testua ONUk jarritako Garapen Iraunkorreko Helburuen babespean dago.