2035 Etorkizunari begira Topaketak: enpresaren aldagaia
2035eko Gogoeta Estrategikoaren fase parte-hartzaile berriaren esparruan, 2035 Etorkizunari begira Topaketak izenekoa, lehen bilera 2022ko martxoak 2an egin da Euskalduna Bilbaon. Bertan Bilbao Metropoli-30ek Angel Castiñeira ESADEko Gizarte, Politika eta Jasangarritasun Saileko irakasle titularra izan du lagun. Fernando Irigoyen Kutxabankeko Handizkako Negozioaren Zuzendari Nagusiak irekiera instituzionala egin du, erakundeak metropoliarekin duen inplikazioa azpimarratuta; bertan, Bilbao Metropoli-30ekin duen lotura jarri du adibide gisa, izan ere, erakunde publiko-pribatuaren bazkide sortzailea izan zen orain dela 30 urte.
Bestalde, Castiñeirak bere hitzaldian adierazi duenez, enpresek paradigma berri bati egin behar diote aurre beren erantzukizunei dagokienez, eta horiek norbanakoengana eta planetara zabalduko dira.
Ikuspegi berri hori enpresa-eskema parte-hartzaileagoekin, hierarkiaren gutxiagotzearekin eta enpresetara talentua erakartzearekin lotzen da. Halaber, eragina izango du konpetentzia eta gaitasun profesionalei dagokienez, eta, bereziki, enpresetan erabaki- eta lidergo-postuetan dauden pertsonengan.
ESG irizpideak sartzeak enpresa-ehunak gero eta erantzukizun handiagoa izatearekin du zerikusia, eraldaketa horiek benetako zentzua desitxuratzen duten elementu marketiniar gisa hutsaldu ez daitezen.
Adituaren hitzaldi laburraren ondoren, parte hartzeko eztabaida bat izan da bilerara bertaratu diren Bilbao Metropoli-30eko bazkideekin, besteak beste, Bizkaiko Foru Aldundia, SPRI, Euskaltel, Idom, Ibermatica, Mutualia, Parke Teknologikoen Sarea, Gaia, etab. Eztabaida enpresa aldagaiaren barruan aurreikusitako helburuak lortzen lagun dezaketen jarduerak definitzera bideratuta egon da.
Ángel Castiñeira Gizarte, Politika eta Jasangarritasun Saileko irakasle titularra da ESADEn, eta Liderazgoen eta Gobernantza Demokratikoaren Katedrako zuzendaria. Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan doktorea Bartzelonako Unibertsitatean, filosofia sozial eta politikoan espezializatuta dago (justiziaren eta Ongizate Estatuaren teoriak, multikulturalismoa, nazionalismoa, ideologia politiko garaikideak), pentsamendu geopolitikoan, etika aplikatuan, balioetan, ingurune soziokulturalaren aldaketetan, lidergoan eta gobernantza demokratikoan.
Ángel Castiñeira (Esade), invitado por la Asociación Bilbao Metropoli-30, señala un cambio de paradigma en las responsabilidades de las empresas (Estrategia Empresarial, 2022/03/02)
La participación y el medio ambiente, los grandes retos de la empresa (Deia, 2022/03/03)
«No se puede crear prosperidad al margen del cuidado de las personas y el planeta» (El Correo, 04/03/2022)
2035 Etorkizunari begira Topaketak: enpresaren aldagaia [Galeria]