2035 Etorkizunari begira Topaketak
Gure metropoliari epe luzerako ikuspegia emateko lanaren barruan, 2035 Hausnarketa Estrategikoa izeneko dokumentua prestatzen ari da gure Elkartea. Ekimen honetan, ehun erakunde baino gehiago daude lankidetzan.
2022an, 2035 Etorkizunari begira Topaketak izeneko ekimen berria abiarazi dugu parte-hartzea sustatzeko asmoz. Hausnarketa Estrategikoan identifikatutako funtsezko aldagai bakoitzeko hausnarketa-taldeak sortu ditugu, Bilbao Metropoli-30 elkartearen bazkideetako bat buru dutela. Gainera, arlo bakoitzeko aditu batek parte hartu du.
Hilean behingo zortzi batzarreko zikloa antolatu dugu eta horietako bakoitza gai jakin bati eskaini diogu. Topaketa horien helburua funtsezko aldagai bakoitzean aurrera egitea eta eztabaida parte-hartzailea sortzea izan da, bertan aurreikusitako helburuak lortzen lagundu dezaketen jarduerak definitzera bideratuta. Horretarako gonbidatu dugun adituaren ezagutza eta lankidetza izan ditugu.
Bilbao Metropoli-30 elkartearen kidea den erakunde bakoitzak dagokion talde bakoitzean ekitaldiari hasiera eman dio eta funtsezko aldagaiaren esparrua azaldu ondoren, gaiari buruzko aditu batek hari buruzko hitzaldia eman du.
Ondoren, Bilbao Metropoli-30 elkartea bere kideekiko eztabaida parte harkorraren moderatzailea izan da, aldagai bakoitzaren barruan aurreikusitako helburuak lortzen lagundu dezaketen jarduerak definitzera bideratuta. Horretarako, gonbidatu dugun adituaren ezagutza eta lankidetza izan ditugu.
2022ko martxoaren 2an, Euskalduna Bilbaon, Fernando Irigoyenekin, Kutxabankeko Handizkako Negozioaren Zuzendari Nagusia, eta Ángel Castiñeirarekin, ESADEren Gizarte, Politika eta Jasangarritasun Saileko irakasle titularra.
Hezkuntzaren, prestakuntzaren eta enpleguaren aldagaia
2022ko apirilaren 6an, Euskalduna Bilbaon, Carlos Gorriarekin, Ipar Lurralde Zuzendaria BBVAn, eta Rafael Doménechekin, Ekonomia Azterketarako Arduraduna BBVA Reseach-en.
Hirigintza, lurralde eta azpiegitura jasangarrien aldagaia
2022ko maiatzaren 4an, Euskalduna Bilbaon, Asís Canales Iberdrolako Euskadiko ordezkari instituzionalarekin eta Raquel Paule Fundación Renovables fundazioko zuzendari nagusiarekin.
Teknologiaren aldagaia (administrazio elektronikoa)
2022ko ekainaren 7an, Euskalduna Bilbaon, Olatz Garamendi Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarekin eta Robert Krimmer Tartuko (Estonia) Unibertsitateko Skytte Institutuan Gobernu Elektronikoko Katedradunarekin.
Teknologiaren aldagaia (Adimen Artifiziala)
2022ko irailaren 9an, Euskalduna Bilbaon, Estibaliz Hernáez Eusko Jaurlaritzako Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordearekin eta Gianluca Misuraca Inspiring Futures-eko fundatzailea eta presidenteordea eta Gobernantza Digitaleko, Teknologia-Diplomaziako, Prospektiba Estrategikoko eta Gizarte Berrikuntzako nazioarteko politikako aholkulariarekin.
Osasuna, bizi-kalitatea eta nagusien arreta aldagaia
2022ko urriaren 5an, Euskalduna Bilbaon, Sergio Murillo Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintzako diputatuarekin eta Paul McGarry “Greater Manchester Ageing Hub”eko arduradunarekin.
Laburpen dokumentua: Encuentros 2035 Etorkizunari Begira Topaketak 2022 (PDF)