Igor Calzada
Oxfordeko Unibertsitatea, Erresuma Batua
“Eskertzen dizut ‘Bilbao Metropolitarra 2035 Estrategia’ prozesuari buruzko informazio interesgarria. Zalantzarik gabe, prozesu ezin garrantzitsuagoa izango da Bilbao Metropolitarrerako, eta, oro har, Euskadirako.”
Bernd Fessel
ECCE-European Centre for Creative Economy, Alemania
“Guretzat, ohorea da Bilbao 2035 Estrategian laguntzeko egin diguzuen gonbita.
Aukera hau baliatu nahi nuke gure lankidetza sendotzeko, Kultura eta Sormeneko Berrikuntzarako Sarean, bereziki. ECCEk atsegin handiz lagunduko du haren urteurrenean.”
Sho Hagio
Nagoya Institute of Technology NITech, Japonia
“Niretzat ohorea eta plazera da 2035eko Bilbao Metropolitarrerako estrategiaren berri edukitzea. Agiriaren zirriborroa begiratu dut, eta landua iruditzen zait, baita desafiatzailea ere.
Iruditzen zait eraginkortasunaren eta ekitatearen artean, gizartearen eta ekonomiaren oreka gordetzen ahalegindu zaretela.”
Charles Landry
Comedia, Erresuma Batua
“Dokumentua argia eta zehatza da. Bereziki estimatzen dut garrantzia balioetan jartzea, eta balioen oinarrian dauden elementuetan.”
Luis Raúl Matos
George Washington University, AEB
“Proiektu bikaina iruditzen zait, eta atsegin handiz egin dut nire ekarpen txikia.”
Klaus North
Wiesbadengo Unibertsitatea, Alemania
“Bilbao Metropolitarra 2035 Estrategia oso dokumentu sakona da, eta gaien unibertso oso bat hartzen du.
Gizarte berri bat diseinatzen diharduten ingeniarien pentsamoldea eta hura praktikan jartzen duten enpresariena agertzen zaigu dokumentuan.
Aldaketari dagokionez, Daniel Kahnemann ekonomiako Nobel saridunaren pentsamenduak ere txertatzea ondo letorkeela iruditzen zait, ‘Thinking, Fast and Slow’ izeneko haren liburuan ezin hobeto deskribatzen direnak.
Espero dut emaitza dokumentu on bat izango dela, bilbotarrei etorkizun zoriontsu baterako bide egingarriak bilatzen lagunduko diena.”
Juana María Orozco
Juárezko Plan Estrategikoa, Mexiko
“Bilbao Metropoli-30en jarraitzaile izan naiz eta hala izaten jarraitzen dut, eta aukera dudan bakoitzean, hirien biziberritze eta alor publiko eta pribatuaren lankidetza eredu gisa aipatzen dut. Eskerrik asko ni aintzat hartu izanagatik.
Dokumentua arretaz irakurri dut, eta Bilboren garapena ezagutzeko gogoa zuten eta lan horretan jardun duten komunitate honetako eragile batzuekin partekatu dut. Guztiek goretsi dute, eta inbidiaz gelditu dira (hitzaren zentzurik onenean). Guztiok dakigu Bilbao eta Cd. Juárezko errealitateak zeharo desberdinak direla. Zuen hiria finkatua dago, trinkotua, aurrerakoia da, erakunde sendoak dituzue, eta sinesgarritasuna.
Agur bero bat, eta zorionak lortu duzuen arrakastagatik.”
Michel Sudarskis
INTA-International Urban Development Association, Haga, Herbehereak
“Iruzkin batzuk egingo ditut Bilboko etorkizunari buruzko dokumentu bikainaren inguruan.
Aitortu beharra dago tentsioak, berdintasun-ezak eta interes-gatazkak etengabe direla tarteko, eta hiriaren garapenean konplexutasuna eta ziurgabetasuna eragiten dutela.
Funtsezko aldagaiak Bilboren eragin edo kontrolaren mende daudenak dira. Beste aldagai batzuk haren kontroletik kanpo daude: bizi, mugitu eta lan egiteko moduen eraldaketa globala, gizarte eta demografiako aldaketek ekarritako eraginaren eta ekonomia digitalaren bitartez; klima-aldaketa; garapena zorrik gabe bideratzeko gaitasuna, denbora luzean zehar zerga-sistema egonkor bati eusten zaion bitartean, Estatuaren eta eskualdeetako agintaritzen rol aldaketa ahaztu gabe.
Halaber, gogoan izan behar dugu komunitateek geroz eta autonomia handiagoa nahi dutela beraien bizitzako ingurunea zuzenean kudeatzeko.”
Leo van den Berg
EURICUR-European Institute for Comparative Urban Research, Rotterdam, Herbehereak
“Dokumentuak agerian uzten du Bilbao Metropoli-30en grina eta ikuspegia oraindik ere bizirik daudela, 25 urteren ondoren.
Hainbat aldiz joan naiz hura ikustera, eta txundituta utzi nau Bilbao Metropolitarra modu berritzaile eta sofistikatuan eraldatzea nola lortu duten ikusteak. Horregatik, Euricur-en Bilbao Metropoli-30 hautatu dugu metropolien gobernantza modernoen jarduera egoki gisa, “Metropolitan Organizing Capacity” izeneko gure liburuan.
Estrategia berriari dagokionez, nire iritziz, abangoardiakoa da, eta hiri kudeaketa onuragarrienei buruz egin ditugun azken ikerkuntzen emaitzekin lerrokatuta dago (…)”.