XCIX Encuentro BM30 Topaketa
Kudeaketa Aurreratuaren XX. Europar Astearen esparruan, Euskalitek koordinatuta, XCIX Encuentro BM30 Topaketa izan da 2014ko azaroaren 3an Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolako Graduen Aretoan. María Jesús Luengo Valderrey, UPV/EHUko Ekintzailetza, Berrikuntza eta Enpresa Kudeaketako irakasle agregatua parte hartu du, eta “Bikaintasun profesionalaren zeharkako gaitasunen identifikazioa ikerketa” hitzaldia eskaini du.
Topaketa Elkanoko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolako Gradu Aretoan izan zen.
Ikerketaren helburua zeharkako funtsezko gaitasunak identifikatzea da, Bizkaiko profesional guztiek bikaintasuna lor dezaten beren jarduera garatzerakoan, edozein sektoretan aritzen direla ere. Identifikazio horri esker, XXI. mendeko erakundeen eraldaketa-prozesua gidatzeko behar diren gaitasunak, jarrerak eta balioak ezagutu ahal izan dira, bai eta beharrezkoak diren trebakuntza eta ikasketa arloko beharrizanak finkatu ere, profesionalek berrikuntza sortu ahal izan dezaten.
UPV/EHUk egin du ikerketa hori, BasquePRO Elkargoak erakundearen parte diren hamar elkargo profesionalen lankidetzarekin.