#VEHICLES7YFN Think Tank-en III edizioa
Bilbao Metropoli-30 #VEHICLES7YFN izeneko “think tank”-en hirugarren edizioan erakunde laguntzailea da; mugikortasun jasangarrian sakontzeko xedez AMETICek sustatutako ekimena da. AMETIC elektronikako, informazioaren teknologietako, telekomunikazioetako eta eduki digitaletako enpresen elkartea da.
#VEHICLES7YFN gogoetarako eta eztabaidarako talde eragilea da, ibilgailu autonomo konektatuen eta Europako mugikortasun jasangarriaren arloetan.
Hirugarren edizio honetan COVID-19k datozen bi urteetan Europan mugikortasun jasangarria eraldatzeko izango dituen inplikazioetan zentratuko da eta Bilera presentzialak eta birtualak egingo dira Bilbon, Bruselan eta Bartzelonan. Lehen topaketa, Bilbao Virtual Forum, ekainaren 30ean eta uztailaren 1ean izan da, modalitate birtualean.
Iaz bezala, Bilbao Metropoli-30ek, ekitaldiaren partner estrategikoa den aldetik, mugikortasunaren ekosistemaren eraldaketa azkarrak Europan izango duen gizarte-eraginari buruzko ikerketaren posterra garatu du.
Informazio gehiagorako: http://ametic.es/es/prensa/la-iii-edicion-del-think-tank-de-ametic-analiza-el-impacto-del-covid-19-en-la-movilidad
Programa: Bilbao Virtual Forum, #VEHICLES7YFN Think Tank Program 2020