Urban Psychology
2021etik, Bilbao Metropoli 30 URBAN PSYCHOLOGY ekimena lantzen ari da, Bizkaiko Psikologia Elkargoaren, Euskal Herriko Unibertsitatearen, Deustuko Unibertsitatearen, UNED Bizkaiaren eta Mondragon Unibertsitatearen laguntzarekin.
Ekimen honen xedea Bilbo Metropolitarraren aldartea neurtzea da, jende-multzo gisa, bere autoefikaziarekin eta osasun zein ekonomia arloko krisialdiari aurre egiteko eskura dituen mekanismoekin batera
Bizi garen inguruneen diseinua hurbilketa holistikoago batetik egin behar da, hiriko hardware fisikoan, hiri-plangintzan eta -diseinuan, arkitekturan… lan egiten dutenen ikuspegiak eta esperientziak ez ezik, alderdi ukiezinez eta softaz arduratzen direnenak ere uztartuz.
Beharrezkoa da hiri-munduaren azterketa sentsoriala eta emozionala egitea, hiriaren bizi-esperientzia eta bizitza emozionala hobeto ulertzeko; eta horrek pertsonen ongizatean eta egoera psikologikoan duen eragina hobeto ulertzeko. Horregatik jarri da abian proiektu hau.
2022an pertzepzio-inkesta bat egin zen, pandemiaren ondoren gure metropoliaren egoera emozionalaren lehen ebaluazio bat eskaintzen lagundu zuena.
Gure metropoliaren egoera emozionalari buruzko inkestaren emaitzak (PDF)
2023an, proiektuarekin jarraitu dugu, eta herritarren artean beste neurketa berri bat egin da. Hasierako partaideekin ezezik eta EDE Fundazioarekin ere lankidetzan, Bilboko eta haren metropoli-eremuko pertsonen ongizate emozionalean eragin positiboa duten metropoliko espazioak identifikatzea eta, lortutako ondorioen bidez, hiri habitata hobetzeko jarduera ildo estrategiko batzuk zehaztea da asmoa. Lehen fase kuantitatibo batean, online galdetegi baten bidez jaso dugu informazioa. Gaur egun, bigarren fase kualitatibo bati ekiten ari gatzaizkio, eta alkateen eta udaleko beste ordezkari batzuen laguntza ari gara izaten, eskualdeka banatutako bileretan, gai horren inguruan duten ikuspegi aditu eta estrategikoa ezagutzeko.
Helburu zehatzak
Proiektu honek hiri bizigarriagoak lortzen lagun dezaketen faktoreen ezagutza zabaldu nahi du eta, azken batean, beren espazio publikoen diseinua hobetzeko tresnak eskaini. Zehatzago, azterlanak honako hau planteatzen du:
- Hiriko bizitza emozionalean sakontzea, bertan bizi diren pertsonen esperientzia ezagutuz.
- Ongizatean laguntzen duten edota adimen emozionalaren garapena bultza dezaketen Bilboko eta haren metropoliko lekuak identifikatzea eta deskribatzea. Hala nola, bakea, autoezagutza, enpatia, konexioa, motibazioa, konfiantza, segurtasuna, identitatea… sustatzen laguntzen duten tokiak.