SUM Bilbao 2021
Bilbao Metropoli-30 Strategic Partner gisa SUM Bilbao 2021i batu zaio. SUM Bilbao 21 gure hirietako mugikortasun iraunkorrean laguntzeko borondatea eta gaitasuna duten eragileen arteko topagunea da eta urriaren 6an eta 7an egingo da.
Biltzarrean izango duen parte-hartzearen esparruan, urriaren 6an elkarteak “2035eko Bilbo Metropolitarreko mugikortasun-agertokiak” ekitaldia antolatuko du, “Bilbo Metropolitarra 2035. Etorkizunera begira” Gogoeta Estrategikoa eta Agertokien Analisiaren proiektuaren barruan landutakoak. Parte hartzen dute:
- Idoia Postigo, Bilbao Metropoli-30ren zuzendari nagusia
- Miguel Palacio, berrikuntzako aholkularia, Petronor Innovación
- Alejandro Ormazabal, Velatiaren presidenteordea
- Estíbaliz Barañano, Asimob-eko zuzendari nagusia
- Jaime Balaguer, Deusto Campus, Deustuko Unibertsitatea
- Irantzu Bores, Gertek-eko I+G+b arduraduna
Era berean, Bilbao Metropoli-30ek Bilboko Adierazpena sinatu zuen, hiri-mugikortasun jasangarriaren aldeko konpromisoen dokumentua, 2030ean mugikortasunak nolakoa izan beharko lukeen ikuspegi partekatu baterantz eraldatzeko gaitasuna eta borondatea duten aktoreak batzen dituena.
Bilbao Metropoli-30 kongresuaren aurreko edizioan, “Mugikortasun jasangarria smart hirietan: etorkizun metropolitarraren gako estrategikoaren ikuspegia” eztabaidan parte hartu zuen.