Metropoli solidarioa
Bilbao Metropoli-30ek “Metropoli solidarioari” buruzko bilera antolatu du “Bilbao Metropolitano 2035” gogoeta estrategikoaren barruan. Gure inguruan metropoli solidarioaren izaera etorkizunean nola ikus litekeen modu partekatuan hausnartzea da helburua.
Bileran Oihane Agirregoitia (Bilboko Udaleko Herritarren Arreta eta Partaidetza eta Nazioarteko Gaietarako saileko zinegotzia) eta Carlos Bargos (Bizkaiko Caritaseko zuzendaria) erakundeen irekiera instituzionalan izango ditugu. Bi erakunde horiek ekimen honen laguntzaile eta bultzatzaile dira, eta Bilboko Udalak “Bilbao, balioen hiria” proiektuan zuzentzen dituen jardueren barruan kokatzen da.