Emakume ekintzaileak babesteko ANDREkintzailea programaren III. edizioa
2016ko apirilaren 14an, emakume ekintzaileei zuzendutako laguntza, prestakuntza eta sormen programaren –ANDREkintzailea programa– edizio berria inauguratu zen; izan ere, programa Bizkaiko Foru Aldundikaren Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailak sustatzen du, emakumezkoen ekimenak babesteko asmoz.
Enpresa propioa abiarazi eta/edo asmo horretarako autonomo gisa alta hartu duten eta 2014-2015 urteetan foru laguntzak jaso dituzten emakumeei zuzenduta dago programa. Ikastaroak prestakuntzako zenbait tailer orokor eta zehatz hartzen ditu barne, ekintzaile bakoitzaren beharrizanen arabera, bai eta banakako coaching eta mentoring programak ere.
Bilbao Metropoli-30 elkartearekin lankidetzan egindako ekimena da, eta Bizkaiko Emakumezko Enpresari eta Zuzendarien Elkartearen (AED), Emakumeekinen eta Peopleingen lankidetza dauka.