ANDREkintzailea: Zure negoziorako finantziazioari buruzko jardunaldia
2016ko azaroaren 24an, “Nola lortu finantziazioa zure negoziorako?” jardunaldia egin da BEAZen.
Eva Armestok (Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Saila) tailerra aurkeztu ostean eta ekintzailetzarako eskuragarri dauden laguntza publikoei buruzko sarrera egin ondoren, Idurre Arzuagak (Seed capital) hartu du parte, arrisku-kapitala zer den azaltzeko; ondoren, Carlos Ruiz de Arcautek (CaixaBank) banku-finantziazioa aurkeztu du. Azkenik, Nagore Ardanzak (Crecer+ Orkestra) business angels izeneko Funts pribatuak aurkeztu ditu.
Tailerra ANDREkintzailea ekimenaren barruan egin da, baina ez soilik programako ekintzaileei zuzenduta. Helburua da nolako finantziazio-motak eskuratu daitezkeen azaltzea, negozio baterako edo enpresa-proiektu baterako.