ANDREkintzailea: Sinergiei buruzko jardunaldia
“Sinergiak” jardunaldiaren helburua networking egitea da; hain zuzen ere, ekimen honen bitartez, sareko zabalkunde eta ikusgarritasunerako proiektuak eta ekintzak sortu nahi dira. Sinergiak sustatu nahi dira, emakume ekintzaileen arteko jarduerak antolatzeko, ahalik eta kosturik txikienarekin eta ahalik eta eragin handienarekin, elkarren artean gaitasunak eta baliabideak trukatuz, betiere, marka-irudia hobetzeko.
ANDREkintzailearen barruan egin da, 2016ko azaroaren 30ean, BEAZen.