ANDREkintzailea programaren X. edizioa

Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi Sustatzeko Sailak emakume enpresaburuei zuzendutako ANDREkintzailea programa antolatu du, emakumeek zuzendutako enpresak sendotzeko laguntzeko.

Programa Bilbao Metropoli 30 elkarteak koordinatzen du, eta haren garapenean AED – Bizkaiko Emakumezko Enpresari eta Zuzendarien Elkarteak eta EmakumeEkin elkarteak parte hartzen dute.

ANDREkintzailea 2023ko urritik 2024ko ekainera bitartean garatu da, eta lidergoari, estrategia digitalari, ekonomia, finantza eta merkataritzako kudeaketari eta sormenari buruzko esperientzien inguruan lan egin da. Gainera, networkingerako espazioak izan ditu eta coaching eta mentoringeko saioak egin dira. Saio gehienak bi ordukoak izaten dira.

Bizkaiko Foru Aldundiak osorik finantzatzen du programa, eta, beraz, ez dago inolako kosturik parte hartzaileentzat.

2023ko urriaren 6an informazio-saio bat zen BEAZen.

Baldintzak:

  • EJZn alta emanda egotea
  • Bertaratzeko konpromisoa

Informazio gehiago: ANDREkintzailea programa_2023-24 (PDF) eta 944158685 telefonoan.