ANDREkintzailea programaren IX. edizioa
Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi Sustatzeko Sailak emakume enpresaburuei zuzendutako ANDREkintzailea programa antolatu du, emakumeek zuzendutako enpresak sendotzeko laguntzeko.
Programa Bilbao Metropoli-30 elkarteak koordinatzen du, eta haren garapenean AED – Bizkaiko Emakumezko Enpresari eta Zuzendarien Elkarteak eta EmakumeEkin elkarteak parte hartzen dute.
ANDREkintzailea 2022ko urritik 2023ko ekainera bitartean garatuko da, eta lidergoari, estrategia digitalari, ekonomia, finantza eta merkataritzako kudeaketari eta sormenari buruzko esperientzien inguruan lan egingo da. Gainera, networkingerako espazioak izango ditu eta coaching eta mentoringeko saioak egingo dira. Saio gehienak bi ordukoak izaten dira.
Bizkaiko Foru Aldundiak osorik finantzatzen du programa, eta, beraz, ez dago inolako kosturik parte hartzaileentzat.
2022ko irailaren 30ean informazio saio bat izan zen BEAZen.
ANDREkintzailea programaren IX. edizioa (PDF)