ANDREkintzailea programaren IV. edizioa
Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomia eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailak emakumezko enpresariei zuzendutako ANDREkintzailea programa antolatzen du, emakumeek zuzendutako enpresak indartzen laguntzeko helburuz. Bilbao Metropoli 30ek koordinatutako programa da, eta Bizkaiko Emakumezko Enpresari eta Zuzendarien Elkartearen (AED) eta EmakumeEkin elkartearen laguntza dauka programa garatzeko.
ANDREkintzailea urtebetean garatzen da, eta esperientziaren bidez honako alorrak lantzen dira: lidergoa, estrategia digitala, kudeaketa komertziala eta ekonomiko-finantzarioa eta sormena. Era berean, networkingerako guneak daude, eta erraztu egiten ditu coaching eta mentoring saioak.