PICSA indizearen aurkezpena
2019ko azaroaren 21an, oparotasun inklusiboari buruzko nazioarteko lehen rankinga Bilbon aurkeztu da, Bilbao Metropoli-30-ren laguntzarekin Bizkaia Foru Aldundia-k eta Bilboko Udala-k antolatutakoa.
PICSA Indizea (Prosperity & Inclusion City Seal and Awards) INSEAD, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko Udalaren ekimena da eta D&L Partners-ek egiten du. Helburua hirien aberastasuna neurtzea da, baina ez soilik haien hazkunde ekonomikoan oinarrituta, ongizatearen kalitatea eta banaketa ere kontuan hartzen direlako. Indize hori egiteko abiaburu nagusitzat erabaki da barne produktu gordina (BPG) oso oinarrizko neurketa dela, desberdintasun mailak kontuan hartzen ez dituena. PICSA Indizeak, aldiz, hainbat faktore neurtzen ditu, besteak beste etxebizitzaren eskuragarritasuna eta hezkuntzarekiko eta osasun-laguntzarekiko irisgarritasuna, baita BPG per capita ere.
Horrela, ranking berri honek mundu osoko 113 hiri neurtzen eta sailkatzen ditu, ez bakarrik hiri horien tamaina eta oparotasunaren arabera, baizik eta herritar guztientzako ingurune inklusibo eta oparoak sortzeko egiten dituzten ahaleginen arabera.
Hala, Bilbo Top 20an sartzea, besteak beste, hiribilduko biztanle guztien osasuna eta ongizatea lehenestearen ondorio da, eta Europako graduatu-tasarik handienetakoa edukitzean. Indize berri honen arabera Zurich da munduko lehen hiria da “oparotasun inklusiboan” eta Bilbo 20. postuan kokatzen da.