Mahai-ingurua “Metropoli zaintzailea : begirada soziala”

Bilbao Metropoli-30ek “Metropoli zaintzailea: begirada soziala” gaiari buruzko mahai-ingurua antolatu du. Urriaren 7an izango da, 9: 00etatik 10: 30era, EDE Fundazioan (Simon Bolivar, 8B. Bilbo).

Gure metropolian zaintzari lotutako jardueretan zuzenean lan egiten duten pertsona eta erakundeek parte hartuko dute.

Metropolien Munduko Egunean egingo da ekitaldia, Metropolisek eta ONU-Habitatek sustatuta. Edizio honen leloa “erresilientzia pertsona guztientzat: Covid-19tik haragoko metropoli zaintzaileak sortuz” da, metropoli bidezkoagoak, erresistenteagoak eta oparoagoak eraikitzeko ekintza kolektiboa sustatzeko.

PARTE HARTZEN DUTEN ERAKUNDEAK

  • EDE FUNDAZIOA: Marga Patino, EDE Suspergintzako familia zaintzaileentzako arreta taldeko teknikaria
  • CÁRITAS: Carlos Bargos, Zuzendaria
  • SSI TALDEA: Belén García, Psikologoa eta laguntza soziosanitarioko prestatzailea
  • EMAKUME MIGRATU EKINTZAILEEN ELKARTEA: Maylin Vergara, lehendakaria
  • ONCE: Juan Carlos Andueza, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Ordezkaria
  • GURUTZ GORRIA: Belén Atxutegi, Boluntariotza, Partaidetza eta Toki Garapeneko zuzendaria probintziala
  • Moderatzailea: Idoia Postigo, Bilbao Metropoli-30eko zuzendari nagusia

“Metropoli zaintzailea : begirada soziala”