LEINN Graduko “24h Innovation”

Otsailaren 15ean eta 16an, Bilbao Metropoli-30 elkarteak LEINN Graduko “24h Innovation”-ean parte hartzen du.

LEINNen graduatzen den talde baten azken “azterketa” da “24h Innovation”-a. MTAko ekintzaile komunitatearen barruko ekitaldi berezia da: irtenbide berritzaileak sortzeko prozesu sortzailea. Enpresak erronka bat aurkezten du, eta LEINNeko talde batek ideia berritzaile eta praktikoekin ebatzi behar du, kasuan 24 orduz jarraian lan eginez. Helburuak honakoak dira:

  • Ezagutza berria sortzea.
  • Enpresetan indarrean sartzeko irtenbide berritzaileak topatzea.
  • LEINNeko ekintzaile taldearentzako erronka bat.

Bilbao Metropoli-30 elkarteak “24h Innovation”-erako proposatu duen erronka honakoa da: nola antolatu gizarte zibilaren parte-hartzea etorkizuneko hiri baten diseinuan.

Enpresa hauek hartuko dute parte: IKEA, Bilbao Metropoli-30, Aldra start up, Zabalketa, Campus2Bussines, Tubacex, Lantegi  Batuak eta Fagor Ederlan.

IMG-20180216-WA0009