II compliance eta zibersegurtasuna enpresetan buruzko prestakuntza
Bilbao Metropoli-30 Elkarteak, Legal Consultors eta Fun4shoppers enpresekin batera, erakundeetako zuzenbide eta segurtasun arloko “Compliance Penala eta Zibersegurtasuna” trebakuntzaren bigarren edizioa antolatu du. Urtarrilaren 16an eta 23an (astelehenak) da, 09:30etik 14:00etara, Elkartearen egoitzan (Bilboko Kale Nagusia 45), Elkarteak berak profesionaltasunaren balioaren markoan egiten dituen jardueren parte gisa.
Ikastaroaren helburua da enpresa publiko edo pribatuetako administratzaileak eta goi-mailako zuzendaritzako kideak Compliance Penalaren eta Zibersegurtasunaren arloan trebatzea eta aholkuak ematea, izan dezaketen edozein egoerari aurre egin diezaioten. Programaren bitartez, enpresa arloko egoera penala jarri nahi du agerian, betiere, prebentzio-estrategiak lantzeko orduan, legelariekin eta teknologoekin lankidetzan aritzea eskatzen duten kasuei dagokienez. Era berean, dituzten arriskuen berri eman nahi da, eta hartu beharreko neurrien arloko trebakuntza eman nahi da, arrisku horiek minimizatzeko asmoz.
Informazio gehiagorako: Formación en Compliance y Ciberseguridad