GazteEKIN!

BILBO ETA BERE METROPOLIAREN ETORKIZUNA ZURE ESKU DAUDE!
Lagun iezaguzu elkarrekin pentsatzen!

“Etorkizuna zuena da”: mezu horrekin eman dio hasiera Bilbao Metropoli-30 Elkarteak ekimen berri baten lehen deialdiari. Ekimen horren bidez, Bilboko metropoli-eremurako etorkizuneko proiektuetan gauzatu daitezkeen gazteen ideiak jaso nahi dira.

Ia 150 gazte bertaratu dira GazteEKIN! ekimenaren deira. Bilbao Metropoli-30 elkarteak bultzatu du ekimen hori, eta 18 eta 25 urte bitarteko gazteak etorkizuneko proiektu eraldatzaileen definizioan sartzea du helburu, metropoli ekologikoa, ekonomikoa eta sozialki iraunkorra, oparoa eta bidezkoa eraikitzen laguntzeko.

Urtero, GazteEKIN! ekimenak eta proiektuak definitzeko 2035eko Hausnarketa Estrategikoaren funtsezko aldagaietako baten ikuspegia proposatuko die parte-hartzaileei. 2022an aukeratutako aldagaia teknologia izan da.

Bilbao Metropoli-30en kide diren hainbat erakundek lagundu dute proiektu honetan, besteak beste: Bilboko Udala, EHU/UPV, Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, Parke Teknologikoa, Euskaltel, Tecnalia, Ibermática, Somorrostro Prestakuntza Zentroa, San José de Calasanz ikastetxea, Bilbao PortLab, Novia Salcedo Fundazioa eta EDE Fundazioa.

Lan-saioa abenduaren 1ean, Bilbao Exhibition Centerren egin da eta, Jon Ander de las Fuentes, Euskalteleko zuzendariak hasiera instituzionala eman dio.

Ondoren, jardunaldian parte hartu dutenek taldeka lan egin dute, Bilbao Metropoli-30en elkartutako erakunde horietako ordezkariek lagunduta, hautatutako ideiak proiektu eraldatzaileetan gauzatu eta elkartutako erakunde guztiekin garatu ahal izateko.