Euskaliten Astean Bizkaia Talentekin Topaketa

Kudeaketa Aurreratuaren Europar Astea inguruko jardunbide egokien eta esperientzien elkartrukerako egiten diren promozio eta difusio ekitaldiak batzen dituen elkargunea da. Hau urtero ospatzen da urria eta azaroa bitartean Europako Erkidego osoan. EUSKALITek ekitaldi hau koordinatzen du Euskadin, non urtero 2.500 pertsona biltzen dituzten 40 ekitaldi inguru antolatzen diren, 50 antolatzaileren esku.

Kudeaketa Aurreratuaren 28. Europako Astea 2022ko urriaren 17tik 28ra da. Gainera, Kongresua izan dugu urriaren 19 eta 20an, Bilboko Euskalduna Jauregian.

Bilbao Metropoli-30ek Talentia Skills programa aurkeztuko du Bizkaia Talent-en eskutik. Urriaren 20an izan da, 10:15etik 11:00etara, “Gaitasunei eta talentuaren kudeaketari buruzko jardunbide egokiak” saioaren barruan.

10:30-10:45 BILBAO METROPOLI 30 / BIZKAIA TALENT

Talentia Skills: nola garatu unibertsitateko ikasleen zeharkako konpetentziak
Iratxe Tajada, Talentu gaztearen garapen profesionalerako programen koordinatzailea, Bizkaia Talent

Bizkaia Talent buru den Talentia Skills proiektua aurkeztuko da, unibertsitateko ikasleekin zeharkako konpetentziak lantzeko programa, Bilbao Metropoli-30en koordinazio teknikoarekin eta gure inguruko unibertsitateen, elkargo profesionalen eta gure lurraldeko erreferentziazko sektoreetako enpresen parte-hartzearekin.

EGITARAUA
https://www.euskalit.net/semana/eus/programa.php?set=eus