Euskal Hiria 2018
Bilbao Metropoli-30en zuzendariak Euskal Hiriaren saioan parte hartu du azaroaren 26an, hitzaldi hau aurkeztuz: “Euskadi eta Europan txertatzeko prozesua”.
Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak antolatu du biltzarra, eta, besteak beste, “Euskadi Arku Atlantikoren testuinguruan” izan du hizpide. Izan ere, gai horrek, Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen berrikuspenarekin, aurreko dokumentuaren ikuspegia baieztatzen du. Horretan, hiru hiriburuen (Bilbao, Donostia-San Sebastián eta Vitoria-Gasteiz) nukleo anitzeko sistemaren eta perimetralen (Baiona, Iruñea, Logroño eta Santander) arteko integrazioa bultzatzen da, Europako Zentraltasun Nodo oso gisa.