EHUko Udako Ikastaroa “Europako hirien identitatea”
“Europako hirien identitatea” ikastaroa, Bilbao Metropoli-30 elkarteak antolatuta, Donostiako Udaleko Plan Estrategikoko Bulegoarekin, EHUko Udako Ikastaroen barruan 2016ko uztailaren 11 eta 12an.
Europako hiriek erronka berri bati egin behar diote aurre. Hiri garapeneko kontzeptu ohikoenekin batera, ziurgabetasuneko faktore berriak azaleratzen dira, hala nola, klima-aldaketa, globalizatutako ekonomia edota migrazio masiboak. Horiek hirien ezaugarri bereizgarriak aldatzen dituzte, batik bat identitatea: Nor da hirikoa?
Ikastaroan, hiri-eraldaketetako alderdi desafiatzaile eta probokatzaileenetan sakontzen da, oraindik egin gabeko galderei erantzun imajinaezinak bilatuz, ustekabeko konponbideak aurkitzeko.