“Cities of Ambition” proiektua
Bilbao Metropoli-30 elkartea Bilbok eta Bizkaiak duten indargune estrategikoei buruzko proiektu bat gauzatzen ari da, Charles Landry nazioarteko adituaren lankidetzarekin. Landry Comediaren fundatzailea da, hainbat argitalpen idatzi ditu hiriei buruz, eta gure elkarteko ohiko kolaboratzailea da.
Ekimen honetarako, elkarteak Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailaren lankidetza izan du, Bilbo-Bizkaia kontzeptuak egun bizi duen egoera zehazten lagunduko diguten bertoko eta nazioarteko iritziak alderatzeko xedearekin, lehentasunei, estrategiei, erronkei eta etorkizuneko proiektuei dagokienez.
Proiektu hau gauzatzeko, Bilbao Metropoli-30 elkarteak hainbat elkarrizketa eta lan-bilera egin zituen lehenengo pauso gisa, urtarrilaren 29an eta 30ean, eta Charles Landry bertan izan zen.
Fase horretan elkarrizketatutako erakunde eta enpresetako batzuk hauexek izan ziren: Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala, Bilbao International, Iberdrola, Guggenheim Museoa, Arte Ederren Museoa, BBK Fundazioa, Zorrotzaurre Batzorde Kudeatzailea, Orkestra, Wikitoki, Hasten Ventures, Innolab, European Data Incubator eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala.
Txostena