Bilbao Metropolitarra 2035. II. faseko hirugarren txanda
Hausnarketa Estrategikoaren eta Agertokien Azterketaren II. Fasea abiarazteko bileraren ondoren eta proiektuaren aldagai giltzarriekin lotutako gaiak jorratzen dituzten zortzi taldeen bileren bigarren txandaren ondoren, 2019ko urtarrilean eta otsailean agertokien azterketa horren hirugarren bilera-txanda garatu zen.
Batzarren helburua talde bakoitzaren lau egoera posibleak sakon definitzea izango da, baita taldeen inplikazioa, eragina eta Bilbao Metropolitarrak etorkizuneko egoera posible horiei aurre egiteko lerro estrategikoen proposamena ere.
Lerro estrategiko horiek oinarri izango dira proiektuak definitzerakoan. Proiektuok ekimen zehatz bilakatuko ditu Bilbao Metropoli-30ek, 2019ko irailetik aurrera bazkideekin elkarlanean garatzeko.