Bilbao Metropoli-30en 30. urteurrena
Bilbao Metropoli-30ek 30 urte bete ditu krisi-egoeran, sortu zenean gertatu zen bezala.
Egungo testuinguruak, orain dela 30 urte eratu zenean bezala, gure metropoliaren biziberritze-prozesua bultzatzea eskatzen du, ahalegin publiko eta pribatuak batuz eta Bilbo eta Bizkaiko oparotasuna eta kohesio soziala sustatzeko gai diren printzipio, balio, kontzeptu, ideia eta proiektu multzo baten aldeko apustu irmoa eginez.
Zorionez, lidergo partekatuari eta lankidetza publiko-pribatuari esker, gaur egungo Bilbo Metropolitarrak 80ko hamarkadako eta 90eko hasierako gainbeheran dagoen industria-eskualdearen antz txikia du.
Oro har, eta gure toki-eremuan ere, aldaketa etengabeak eta eraldaketa sakonak gertatzen ari dira ekonomian, gizartean, teknologian, kulturan, ingurumenean eta osasunean. Hirien eta metropoli-eremuen epe luzerako ikuspegiaren eta garapenaren garrantzi berezia erakusten duten eraldaketak.
Testuinguruaren araberako aldaketa horiek berekin dakarte Bilbao Metropoli-30ek jarrera estrategikoa hartzea, gure lurraldearen etorkizuneko erronkak arrakastaz gainditzen laguntzeko.
Posizionamendu horrek hausnarketa- eta ekintza-prozesu bat eskatzen du, etengabea eta kontzientea izan behar duena, gure elementu estrategikoei buruz eta gure jarduera gure xedearen zerbitzura proiektatzeari buruz, eta, era berean, gure erakunde elkartuen lankidetza aktibatu behar du hura lortzeko.
Hori da, azken batean, datozen urteetarako dugun zeregina, eta elkartutako erakunde publiko eta pribatu guztien babesa dugu.