BasquePRO Elkargoak Kontseilu Gorena

BasquePRO Elkargoak, 50.000 profesional inguru ordezkatzen dituen elkargo profesionalen sareak, jendaurrean aurkeztu du BasquePRO Elkargoak Kontseilu Gorena eratu dela. Sareko elkargo profesionalen dekanotza edo lehendakaritza duten pertsonek osatutako foroa da, eta gure gizartearen garapenari egiten dioten ekarpena zabaldu eta ikusaraztea eta ongizate ekonomiko eta sozial handiagoa lortzeko egiten dituzten ekintzak sendotzea du helburu.

BasquePRO Elkargoak Kontseilu Gorena elkargo profesionalek gizarte-eragile gisa duten zeregina indartzeko helburuarekin sortu da, zorroztasunaren, ezagutzaren, esperientziaren, profesionaltasunaren eta lankidetzaren erreferente gisa. Hasiera batean, abokatutza, medikuntza, arkitektura, ekonomia, kazetaritza, ingeniaritza eta abar bezalako sektore profesionaletako hogeita bost elkargo profesionalek osatzen dute kontseilua, eta guztiek uste dute funtsezkoa dela egonkortasuna eta konfiantza ematen duten elementu horiek nabarmentzea eta indartzea eta lan partekatuari balioa ematea, batez ere hain asaldatuta eta ziurgabetasunak markatuta dauden garai hauetan.

2011tik, Bilbao Metropoli 30 etengabe aritu da profesionaltasuna sustatzen, Bilboko metropoli-eremuko balio bereizgarrietako bat den aldetik. Ahalegin hori funtsezkoa izan da gure komunitatearen nortasuna eta ondo egindako lanarekin eta bikaintasunarekin konpromisoa indartzeko. Helburu horren barruan, Bilbao Metropoli 30ek BasquePRO Elkargoak sortzea bultzatu zuen, urte horretatik proiektuak partekatzen dituzten elkargo profesionalen sarea.

Ekitaldiari hasiera emateko, Bizkaiko Abokatuen Elkargoko dekano Maite Morillok anfitrioi lanak egin ditu eta ekitaldiaren helburuak aurkeztu ditu. Jarraian, Idoia Postigok, Bilbao Metropoli 30eko zuzendari nagusiak, BasquePRO Elkargoak elkartearen jatorria errepasatu du, elkarte publiko-pribatu horrek profesionaltasunaren balioa indartzeko abian jarri zuen ekimen gisa, eta harrezkero bere baitan proiektuak eta ekimenak partekatzen dituzten elkargo profesionalek modu positiboan hartu dute.

Jarraian, Amaia Goikoetxea Kazetarien Euskal Elkargoko dekanoak egungo testuingurua eta elkargo profesionalen jarrera aztertu ditu. Azkenik, Carmen del Río Euskadiko Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniarien Elkargoko dekanoak BasquePRO Elkargoak Kontseilu Gorena aurkeztu du.

Kontseilu Gorena ekimenari atxikitako elkargoen ordezkariak bertan izan dira ere.

  • Bizkaiko Abokatuen Elkargoa
  • Higiezinen Jabetza-Agenteen Bizkaiko Elkargo Ofiziala
  • Bizkaiko Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofiziala
  • Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala
  • Euskadiko Biologoen Elkargo Ofiziala
  • Bizkaiko Hagienlarien Elkargo Ofiziala
  • Ekonomisten Euskal Elkargoa
  • Bizkaiko Farmazialarien Elkartea
  • Fisikarien Elkargo Ofiziala
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Kudeatzaileen Elkargoa
  • Euskadiko Geologoen Elkargo Ofiziala
  • Bizkaiko Graduatu Sozialen Elkargo Ofiziala
  • Aragoi, Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza Ingeniarien Elkargo Ofiziala
  • Euskadiko Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniarien Elkargoa
  • Ingeniaritza Geomatiko eta Topografikoaren Elkargo Ofiziala
  • Bizkaiko Industri Ingeniarien Elkargo Ofiziala
  • Euskadiko Informatikako Ingeniarien Elkargo Ofiziala
  • Industria Ingeniaritzako Gradudunen eta Ingeniari Tekniko Industrialen Bizkaiko Elkargo Ofiziala
  • Euskal Autonomia Erkidegoko, Nafarroako, Errioxako eta Soriako Meatzeetako eta Energiako Ingeniari Teknikoen eta Graduetako Elkargo Ofiziala
  • Euskal Herriko Herrilanetako Ingeniari Teknikoen Elkargoa
  • Bizkaiko Sendagileen Elkargoa
  • Euskal Herriko Notario Elkargoa
  • Kazetarien Euskal Elkargoa
  • Bizkaiko Psikologia Elkargoa
  • Euskal Herriko, Burgos eta Errioxako Kimika eta Ingeniaritza Kimikoaren Elkargo Ofiziala