Agertokien Azterketa. Bilbao Metropolitarra 2035 pandemia osteko Hausnarketa Estrategikoa
2035eko Gogoeta Estrategikoa pandemia osteko testuinguru berrira egokitu ahal izateko egoerak aztertzen ari gara, bai eta plan eta jarduera berriak garatzen ere, krisi-testuinguru berri horri estrategikoki heltzeko.
Maiatzaren 20an Bilbo Metropolitarreko 2035 pandemia osteko agertokiak aztertzeko bilera egin zen. Bileran ziurgabetasun kritikoak faktoreetan laburbiltzeko taldeburuekin egindako lana aurkeztu zen. Ondoren, parte-hartzaileek faktore horiek lehenetsi zituzten. Hurrengo bileran, ekainaren 3an, hautatutako bi ardatz nagusien emaitzak landu ziren.