XIII. CIDEUko Iberiar Sarearen bilera
Urtarrilaren 30 eta 31ean CIDEUko Iberiar Sarearen bilera egin da, Bartzelonako Metropolitar Plan Estrategikoa antolatuta Zaragozako Ebrópolis elkarrekin.
Bilbao Metropoli-30 elkartearen zuzendari nagusia Bartzelonako bilerara joan da. Bertan, hainbat gai jorratu dira, besteak beste, mugikortasun berria eta hirietako elkarbizitza. Aurkeztutako ekimenen artean daude Gavàko “Oinezkoen uhartea”, Málagako Etxadi Berdea, Zaragozako hiritar-txartela, “Irun, hiri atsegina”, edo Santa Coloma de Gramaneteko baketze-esperientzia. Era berean, Superilla de Poble Nou bisitatu dute, toki hori mugikortasun iraunkorraren eredua baita Bartzelonan.