“World Cities” Europako proiektua
Bilboko Udala “World Cities” Europako proiektuan parte hartzen du. Proiektu hori Europako hiriek eta beste eskualde batzuek hiri-garapen iraunkorraren arloan dituzten esperientziak trukatu ditzaten laguntza ematera dago bideratuta, Europako Batzordeko Eskualde eta Hiri Politikarako Zuzendaritza Nagusiaren esparruan.
EBtik kanpokoak diren herrialdeei dagokienez, lankidetzan zein herrialderekin aritzeko interesa duen (Hego Korea, Hegoafrika, Indonesia eta Vietnam) zehaztu zuen Batzordeak, eta Europako hainbat hiriri gonbit egin zien esperientziak partekatzera, Europako hiri bat eta Europatik kanpoko beste hiri bat lotuta. Testuinguru horretan, Bilbok Hego Afrikako Lurmutur Hiriarekin (Cape Town) lan egitea erabaki zuen, hirigintza, iraunkortasun eta ingurumeneko alorretan interes komuneko proiektuak garatzeko.
Proiektu honen garapenerako, Bilboko Udalak Bilbao Metropoli-30 elkartearekin lan egitea eskatu du, hirien garapenarekin estu lotutako agentea baita, bai eta Deustuko Unibertsitateko Deusto Cities Lab Katedra, Bilboko Merkataritza Ganbera eta Idom ere.
2017ko Martxoaren 27tik 31ra, Bilboko ordezkaritza batek Lurmutur Hirira bidaiatzen du, hiri horretako ordezkariekin harremanak abiarazteko.
Lurmutur Hiriko ordezkaritza batek bisitatzen du hiria azaroaren 15etik 17ra bitartean, hiria eta bertan aurkeztutako proiektuak bertatik bertara ezagutzeko. Hori dela eta, Bilboko arduradunek ordezkaritzaren interesen araberako bisitaldia antolatu dute, honako bisita hauekin: Bilboko Udaleko Hirigintzako zinegotzi Asier Abaunzak egin die harrera; CIMUBISA, Bilbao Ekintza eta Udaleko arduradunekin bilerak, garatzen ari diren proiektuei buruz; Bilbao Metropoli-30, Deustuko Unibertsitateko Deusto Cities Lab Katedra, Idom, Zorrotzaurre Batzorde Kudeatzailea eta Abandoibarra eremura bisitaldiak, eta Artxandatik hiriaren ikuspegi panoramikoa, besteak beste. Bukatzeko, Cape Towneko ordezkaritza eta Bilbokoa elkartu egin dira, Bilbora egindako bistaldiaren ondorioak osatzeko eta hurrena jarraitu beharreko pausoak finkatzeko.
2018ko urtarrilaren 25ean proiektuaren jarraitzeko eta Lurmutur Hirira 2018ko maiatzaren bidaia prestatzekoa bilera egiten da, Bilboko Udaleko, Deustuko Unibertsitateko, Idomeko eta Europako Batzordeko ordezkariekin.
Maiatzaren 14tik 17ra bitartean, Europako eta Hegoafrikako hirien arteko topaketa izango da Lurmutur Hirian, lankidetza-programetan aurrera egiteko xedez. Bertan izango dira, besteak beste, EBk Pretorian daukan enbaxadorea, Espainiak Hegoafrikan daukan enbaxadorea eta Lurmutur Hiriko alkatea, bai eta hirietako eta programarekin zerikusia duten zenbait erakundetako ordezkariak ere.