Viña del Mar Unibertsitateko (Txile) Taller Europa

Arkitektura karreraren barruan Viña del Mar Unibertsitateak (Txile) bultzatutako Taller Europako ikasle eta irakasleen ordezkaritza batek Bilbao Metropoli 30 bisitatu du. Ordezkaritza honetan Maite Rivera Marchevsky irakasleak ere parte hartzen du, Taller Europa arloko akademiko laguntzailea. Joan den urteko azaroan Bilbo bisitatu zuen eta Bilbo Metropolitarra birbizteko prozesuari buruzko saio batean parte hartu zuen.

Ordezkaritzak Bilbo bisitatu du, auzoak, hiria eta biztanleen bizi-kalitatea eraldatzea eragin duten hiri-berroneratze prozesuak izan dituzten hirien kasuetan interesatuta. Hortik abiatuta, Txilen testuinguruan erabakiak hartzen lagun dezaketen azterketa-kasuen ikerketa garatzen dute.

Europan berrikusten dituzten kasuetan, hiri-eraldaketek eta ekintza estrategikoek zerbitzuetarako eta ekipamenduetarako sarbidea nola hobetzen duten esperimentatzen dute, pertsona guztientzako hiri-ondasun publikoetarako irisgarritasun ona lortuz, gizarteratzea eta hiri-bizitzaren kalitatea bultzatuz.