Urban Revolution Aurrera! Repository

Bilbao Metropoli 30ek Urban Revolution Aurrera! Repository kaleratu du, ikaskuntza partekatuko plataforma bat.

Urban Revolution Aurrera! ekimenak mundu osoko profesionalen, aktibisten, agintari publikoen, enpresen, profesionalen, eta sare eta foroen komunitate bat eraiki nahi du, hiria egiteko modua ikuspegi disruptibo eta aitzindari batekin aldatzeko behar eta aukera komun batekin.

Gure hiriak inspiratzeko, jasangarri, oparo eta gizatiarrak izateko helburu komunerantz aurrera egin dezaten kemenez, komunitate honen helburuetako bat da baliagarriak izan daitezkeen eta gure hirien egungo erronka ekologiko, ekonomiko eta sozialei aurre egiteko hiri-berrikuntzei ekiten eta azkartzen lagunduko duten hiri-ezagutzak, esperientziak eta proiektuak partekatzea.

Gordailua www.thebayawards.com webgunean erabilgarri egongo da, eta Urban Revolution Aurrera! Community Newsletter delakoaren bidez ere zabalduko dira haren edukiak. Mundu osoko ekimen aitzindariak biltzen ditu, artikuluak eta elkarrizketa esklusiboak –The Bay Awards Nazioarteko Sarien epaimahaikideei eta mundu osoan hiri-aldaketa bultzatzen duten adituei egindakoak–, bai eta hiri-gai giltzarriei buruzko argitalpen sakonak ere.

Urban Revolution Aurrera! komunitatea eta The Bay Awards sariak mundu osoko proiektu eta ekimenen eredu dira, eta erakusten dute gure hiriek behar dituzten aldaketak posible direla, eta, hain zuzen ere, hiri handietan eta komunitate txikietan gertatzen ari direla, asmo handiko proiektuekin edo ekimen apalagoen bidez.

Ekimen horien guztien atzean gure hiriak leku hobeak izateko konpromisoa duten pertsonak daude. The Bay Awardseko epaimahaikideak dira, deialdi honetara aurkeztu diren proiektuen arduradunak, hiri-garapenaren hainbat ikuspegitan adituak, eta gordailu honetan haiengandik ikasteko aukera dugu.

Era berean, Urban Revolution Aurrera! komunitatea mundu osoko erakunde, sare eta aditu ugarik sortu dituzten argitalpen inspiratzaile ugaritan islatu diren oinarrietatik abiatzen da. Horiek guztiak bat datoz, oro har, aurre egin behar diegun erronkei dagokienez, egoera global horiei aurre egiteko hiriek duten zereginari dagokionez, eta gero eta gehiago jabetzen dira egin behar ditugun aldaketak ez direla beharrezko intentsitatearekin edo abiadurarekin gertatzen ari.

Gordailu horretan daude, halaber, komunitateak berak proposatutako argitalpenak, lortu nahi dugun hiri-berrikuntzari buruzko eduki estrategiko gisa.

URA!C newsletter-en harpide izan nahi baduzu edo zure kontaktuak eduki hori hilero jaso eta hiri-berrikuntzako komunitate horren parte izatera gonbidatu nahi badituzu, esteka honen bitartez egin dezakezu: http://eepurl.com/i8xIro