Ulsan (Hego Korea)
Bilbao International-ekin elkarlanean, Bilbao Metropolitarra eraldaketa prozesua ikasteko interesa duen Ulsan-go (Hego Korea) ordezkaritza batekin elkartuko gara.
Ordezkaritza maiatzaren 18an eta 19an dago Bilbon, Bilborengandik eta hiriak bizitako eraldaketatik ikasteko xedez; izan ere, antz handia dauka Ulsan hiriarekin. Azken horretan, bertako industria nagusiek geldialdi prozesua bizi dute, eta eraldatzeko modua bilatu behar du hiriak. Eraldaketako ardatz nagusietako bat hiria birbizteko eta lehengoratzeko prozesua da, horretarako Teahwa ibaia erabilita; izan ere, ingurumenaren lehengoratzearen adibidea da. Bilboren eraldaketa-prozesuak euren helburuekin antza duela uste dute (hiriko bizitza aktibatzea, ardatz nagusitzat ibaia erabilita).