Triesteko Unibertsitatea
Harrera egin zaio Igor Ciuffarini, arkitekto eta Triesteko Unibertsitateko doktoretza ikasleari. Bere doktoretza-ikerketaren gai nagusia Europako zenbait hiritako kostaldean bizitako eraldatze-prozesua da.
Ikerketaren xedea kostaldean jazo diren zenbait eraldaketa aztertzea da, itsasoaren aurrean gauzatzen den proiektuak hiriarentzat, portuarentzat eta eskualdearentzat zer dakarren zehazten saiatzeko. Horregatik, Bilboren kasu zehatza aztertzen ari da, eta elkarrizketa izan du zuzendariorde orokorrarekin batera, hiriak izan duen eraldatze-prozesuaren berri izateko, bai iraganean, bai orainaldian, bai etorkizunean.