Le Village 2021
Bilbao Metropoli-30ek Le Village ekitaldian parte hartu du. Ekitaldia abuztuaren 27an eta 28an izan zen Frontignanen (Frantzia), eta La Tribune Frantziako komunikabide ekonomiko garrantzitsuenetako batek antolatu zuen. Kongresu honen ondorioak datorren urteko Frantziako Errepublikako hauteskunde presidentzialetarako ekarpen gisa aurkeztuko dira, eta Elkarteak eskura izan bezain laster helaraziko dizkizu.
Ekitaldi hori hiri-ingurunean inguru berriak sortzeari buruzkoa izan da, eta moderatzaile moduan izan dira Jean-Christophe Tortora La Tribuneko presidentea bera eta Carlos Moreno zientzialari eta hirigile franko-kolonbiar ospetsua, Sorbonako Unibertsitateko ETI (Ekintzailetza, Lurraldea, Berrikuntza) katedraren zuzendaria, Anne Hidalgo Parisko Alkatearen aholkularia eta “15 minutuko hiria” kontzeptua sortu duen “hiri adimendunen” aditu handienetako bat.
Biltzarraren bi egunetan zehar, erakundeetako ordezkariek parte hartu dute, besteak beste, Occitanie/Pyrénées-Méditerranée Erregionaleko presidentea, Montpellierreko alkatea eta Montpellier Méditerranée Métropole elkarteko presidentea, ELGAko hirien dibisioko, hiri-politiketako eta garapen iraunkorreko burua, eta enpresa-ordezkari, hiri-ordezkari eta garrantzi handiko beste hainbat. Bestalde, Bilbao Metropoli-30ek inaugurazio osoko bilkuran parte hartu zuen, Carlos Morenok moderatuta, baita “hurbiltasuna, berrikuntza eta birmoldaketari” buruzko tailerretako batean ere.