Stockholmeko (Suedia) eskualdea
Bilbao Metropoli-30 elkartea BFAko Gizarte Ekintza Sailarekin lankidetzan ari zen, Bizkaiko gizarte-politikaren ereduan interesa duen Stockholmeko (Suedia) eskualdeko ordezkariek Bizkaira egin duten bisitaren antolaketan. Ordezkariei Bizkaiko ahaldun nagusi Unai Rementeriak egin die harrera, eta Lanbideko, Bizkaiko Aldundiko eta Bilboko Udaleko ordezkariekin bildu da, Guggenheim Museoa bisitatu eta Zorrotzaurreko proiektua ezagutzeaz gain.