Seuleko Metropoliko Gobernua
Bilboko Udalaren Bilbao Internationalek proposatuta, zuzendaritza nagusiak Seuleko Metropoliko Gobernuaren ordezkaritza bat jasotzen du, haren zuzendari nagusia buru dutela. Interesa dute hiriaren eraldaketa-prozesua eta Elkartea ezagutzeko, baita Elkartearen mekanismoak eta orain lantzen ari den estrategia ezagutzeko ere.
Interesa izatearen arrazoia honakoa da: Seul hiria hango Han ibaia leheneratzeko prozesuan murgilduta dago, eta gustatuko litzaieke ezagutzea Bilboko ibaiaren leheneratzea eta horretarako egin ziren proiektuak. Haien iritziz, Bilboren eraldaketa-prozesuak badauka eurek lortu nahi dutenarekin antzekotasunik (ibaiaren garbitasuna, eta ibaiertza aktibatzea kulturaren eta artearen bidez).