San Luis Potosí Munizipalitatea
Bizkaiko Foru Aldundiak, Garapen-en bitartez, “Muga Hirukoitzeko (Argentina, Brasil, Paraguai) eta San Luis Potosí (Mexiko) Estatuko enpresen alderantzizko misioa Bizkaira” antolatu du, martxoaren 27tik 31ra, herrialde horietako udal eta enpresa arloko eragilez osatuta. Martxoaren 30ean Mexikoko San Luis Potosí Munizipalitateko ordezkaria den Eugenio Robles etorri zaigu; izan ere, Bilbao Metropolitarraren eraldaketa-prozesua ezagutzeko interesa dauka, eta, zehazki, Elkarteak BM2035 delakoan jarri duen ikuspuntuaren berri izan nahi du.