Red de Innovación Local (Argentina)
Erakundeak RILeko (Red de Innovación Local) delegazio bat hartu du. Bilbao Metropolitarraren suspertze-prozesua ezagutzeko interesa dauka. RIL elkarte zibil argentinarra da, eta sektore publikoa profesionalizatzen laguntzea du helburu, hirien arteko sarea artikulatuz. Delegazioa hartzeko, Argentinako Errepublikaren Madrileko enbaxadak (Bilbao Metropoli-30en bazkidea) egin du bitartekotza.
2014an hasi zenetik, udal gobernuetako ehun eta berrogeita hamar talde baino gehiagori laguntzen die lan-arlo ezberdinetan: Berrikuntza Publikoa, Kudeaketa Tresnak eta Sareko Lana. 2018. urtean, Berrikuntza Publikoaren arloak “Tokian tokiko berritzaileen lehiaketa” zabaldu zuen, herritarrengan eragiteko politika publikoaren diseinua bultzatzeko asmoz. Lehiaketako parte-hartzaileek (Argentinako 29 hiritako 35 funtzionario) lau gai hartu zituzten oinarri: Gazteria, Birziklatzea, Gazteentzako Enplegua eta Estatuaren Modernizatzea, eta zazpi hilabetez egin zuten lan bakoitzari zegozkion erronka lokalak konpontzeko. Lehiaketako irabazleek Espainiara bidaiatuko dute, hiri berritzaileenak bisitatzeko: Bilbo, besteak beste.