Pablo Olavide Udako Unibertsitatea Carmonan
Bilbao Metropoli-30ek Pablo de Olavide Unibertsitatearen udako ikastaroan parte hartzen du, Carmonan (Sevilla). Ikastaroa “Hirien dinamika metropolitarra: gobernantzarako eta metropoli-eremuen kudeaketarako erronkak” gaiari buruz izango da.
Ikastaroa uztailaren 19tik 21era izango da. Emango dugun hitzaldiaren izenburua “Bilboko Plan Estrategiko Metropolitarra: ikaskuntzak Bilbao Metropoli-30etik” da.
XXI. mendeko hiriak errealitate metropolitar bat hartzen ari dira, eta, horren ondorioz, herritarren bizitza udalerrien arteko lurralde-esparru batean egituratzen ari da, bizilekuaren eta lanaren arteko mugikortasunak eta aisialdiak baldintzatuta. Baina desdoitze bat gertatzen da metropolitarra den eguneroko bizimoduaren errealitate espazialaren eta lurraldearen definizio administratiboaren artean. Horren ondorioz, politika publikoak udal-mugartera mugatuta daude.
Hainbat eremutatik nabarmentzen da hiri errealaren (metropolitarra) eta hiri administratiboaren (udalerria) arteko desberdintasun hori gainditzeko beharra, maila anitzeko lankidetza-prozesuak antolatuz, politika publikoek metropoli-dimentsioa har dezaten, hiri-garapen jasangarria eta integratua lortze aldera. Beraz, ezinbestekoa da metropoli-eremuko gobernantza eta kudeaketa publikoko formula berrietan aurrera egitea.
Ikastaroaren helburua da ezagutza-esparru gisa balio duten funtsezko elementuak ezagutaraztea, metropoli-eremuko gobernantza-formula berrietan eta zerbitzu publikoak kudeatzeko formuletan aurrera egiteko, arreta berezia jarriz Sevillako metropoli-eremuaren garapen funtzionalerako aurkezten diren erronkei.