Nissanekin hiriko mugikortasuna
AICren (Automotive Intelligence Center) gonbidapenari esker, Bilbao Metropoli-30ek Nissanekin hiriko mugikortasunari buruzko lan-bilera bat izan du.
Japoniako automobil-enpresak alor horretan dituen interesak eta jarduerak azaldu ditu, eta, horretarako, bere proiektu pilotuetako bi partekatu ditu: bata, gidatze autonomoan, eta bestea, Fukushimako mugikortasun-diseinuan, hondamendi nuklearrak kaltetutako hirian.
Bilbao Metropoli-30ek hiria garatzeko eta Bilbo birbizteko estrategiak eta planak errepasatu ditu, baita bere ibilbide zabalean ikasitakoak ere.