National Human Resources Development Institute (Hego Korea)
Elkarteak harrera egin dio National Human Resources Development Instituteren ordezkaritza bati (Hego Koreako Langile Kudeaketaren Ministeriokoa), hainbat arlotako 12 gobernu-agentziatako zuzendariek osatuta.
Bisitaren helburua da Bilboko hirigintza-eraldaketaren historia arrakastatsua ikustea. Epe luzerako plangintza batean oinarrituta dago, hainbat eragilerekin lankidetzan koordinatuta, eta interesa dute bertako komunitatea, gobernuak eta enpresak koordinatzeko ahaleginak ezagutzeko.
Azken aldian, Koreako gobernua hiriko birgaikuntza sustatzen ari da, hainbat proiekturen bidez. Proiektu praktiko eta iraunkorretariko bat komunitate-lorategiak eraikitzean eta kudeatzean datza, bertako bizilagunen bitartez.
Zuzendarien lidergo-gaitasunak hobetzeko urtebeterako gaikuntza-programaren parte da honako bisita.