Kopenhague-ko Dansk Design Center
Gure lurraldera etorritako Kopenhageko Dansk Design Centereko ordezkarientzat Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako jardunaldietan parte hartzera gonbidatu dute Elkartea.
Danimarkako ordezkaritza Christian Basonek eta Runa Sabroek osatzen dute. Bilboren eta Bilboko aldirien eraldaketa prozesua ezagutu nahi dute, baita prozesuan parte hartutako agentziak, eraldaketa ekarri zuen lankidetza publiko-pribatua, eta abar ere.