Jinju hiriko (Hego Korea) arkitekto eta ingeniariak
Elkarteak Jinju hiriko (Hego Korea) arkitekto eta ingeniarien ordezkaritza bati egin dio harrera; aipatutako ordezkaritzak interesa agertu du Bilboko hiriaren eraldaketa-prozesuaren eta etorkizuneko plan estrategikoen inguruan.
Talde horrek eskuragarritasun maila txikia duten pertsonentzako etxebizitzak eraikitzeko proiektu bat pentsatu eta eraikuntza-prozesu horietan berrikuntzan aritzeko asmoa du, eta aldez aurretik epe luzerako estrategiak aztertu nahi dituzte, herrialdearen ekonomiak oparotasuna lortu dezan.