Hiri eta Lurralde Plangintza Estrategikoaren XXVI. Topaketa
Eremu metropolitarrak eztabaidagai izan dira Ebropolisek 2023ko urriaren 23an eta 24an Zaragozan antolatutako Hiri eta Lurralde Plangintza Estrategikoaren XXVI. Topaketan.
Hiri Agendaren metropoli-ikuspegi berriari heldu zitzaion, egungoak ez baitu errealitate hori aipatzen. Gure herrialdeko metropoli-inguruneen egoerari buruzko bi azterlan ere aurkeztu ziren.
Bigarren jardunaldian, Bartzelona, Bilbo, Granada, Sevilla, Malaga, Valentzia eta Zaragozako ordezkariek hartu zuten hitza. Ana Sancho Bilbao Metropoli 30eko plangintza-arduradunak azaldu zuenez, “Bilboko indarra metropoli-eremutik dator, ez da muga administratibo batean oinarritzen, kultura komun bat baizik”.